Font Size

Profile

Layout

Direction

Menu Style

Cpanel

Vermican

Nortzuk gara

  • PDF fitxategia

Vermican enpresaren ustez, etorkizuna posible izan dadin jasangarritasuna hartu behar dugu edozein giza jardueraren oinarrizko printzipio bezala, hasi kontsumotik eta enpresa jarduerara arte.
Vermicanen helburua hondakin organikoen kudeaketaren arazoari irtenbide erraz eta naturalak eskaintzea da, eta, aldi beran, gure lursail eta uztetarako ongarri organiko naturala lortzea.
Eskaintzen ditugun konponbideak konpostagailu eta bermikonpostagailuak dira etxebizitza, komunitatea, merkatalgune, nekazari, ikastetxe, eta, orokorrean, hondakin organikoak sortzen dituzten gizarteko kideentzat.
Gure ustez, etxe-konpostajea, hau da, auto-konpostajea edo hondakinak lekuan bertan kudeatzea kudeketa eredu orokortua izango da. Horrela, materia organikoaren zikloa itxiko dugu hondakinak zabortegietara edo tratamenturako gune zentralizatuetara eraman beharrik izan gabe.
Vermicanek Nafarroan du egoitza eta Katalunian ordezkaritza, biak ere ekologiarekiko sentsibilitatea sustraitua dagoen komunitateak.
Vermicanek Nafarroako Pirineoetan 10.000 m2ko instalakuntza du zizare gorri kaliforniarra hazi eta larretako abereengandik (ardi, behi eta behorrak) kalitate goreneko bermikonposta lortzeko.
2010ean Vermicanek Nafarroako Gobernuaren Ekintzaile Beka lortu zuen.
2012ko otsailean Vermican Ecoekintzaile XXI programarako aukeratua izan da estatu guztiko 50 proiekturen artean.

 

 

You are here Nortzuk gara Nortzuk gara

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Para saber más acerca de las cookies que utilizamos y cómo borrarlas, haz click Política de privacidad.

Acepto cookies de este sitio.

EU Cookie Directive Module Information