Vermican auzo-konposta egiteko proiektuen arrakastarekin konprometituta gaude, eta badakigu jarraipen eta mantentze tekniko egokia funtsezkoak direla prozesu eraginkor eta jasangarri bat bermatzeko. Hori dela eta, Sasieta Mankomunitatearen (Gipuzkoa, Euskal Herria) Ataungo udalerriko konposta guneen mantentze lanak eta segimendua burutzeko zerbitzu berria jarri dugu martxan.
Zergatik da garrantzitsua jarraipen teknikoa?
Behin auzo-konposta gune bat ezarrita, lehen sei hilabeteak kritikoak dira. Denbora horretan, ohikoa da instalazioen erabileran zalantzak edo gorabeherak sortzea, eta horrek eragin negatiboa izan dezake prozesuan. Vermican-en segimendu tekniko jarraitua egitea gomendatzen dugu honako arrazoiengatik:
• Konpostagailuarekin lotutako gorabeherak konpontzea.
• Sortutako konpostaren kalitatea ziurtatzea.
• Mantentze lanez arduratzen diren langileak prestatzea.
Kasu askotan, etorkizuneko mantentze lanen ardura izango duen pertsonarekin batera egiten da segimendu zerbitzua: garbiketako edo berdegunetako udal langileak, kanpoko enpresak, boluntariotzako erakundeak, edo baita lanerako zentro bereziak ere. Alternatiboki, konpostajean adituak diren gure teknikariak lan horietaz arduratu daitezke, Ataungo kasuan bezala.
Zer sartzen da jarraipen eta mantentze teknikoko zerbitzuan?
Gure zerbitzua auzo-konposta guneak behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko diseinatuta dago. Egin beharrekoen artean, hurrengoak sartzen dira:
• Instalazioaren egoera orokorra begiz aztertzea.
• Konpostaje-prozesuaren ikuskapen teknikoa.
• Hondakin ez egokien (konpostagarriak ez diren hondakinak) kantitatearen ebaluazioa.
• Konpost heldua erauztea eta bahetzea.
• Usteltzen ari diren materialak CUBE konpostagailura itzultzea.
• Konpost heldua ontziratzea, erabiltzaileen artean banatzeko edo udaleko berdeguneetan aplikatzeko.
• Txosten tekniko bat egitea, hobetzeko gomendioekin, egin beharreko konponketekin eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko komunikazio neurriekin.
Ataungo kasua: Auzo-konposta Jasangarritasunaren Zerbitzura
Auzo-konposta udalerri txikietan hondakin organikoak kudeatzeko irtenbide eraginkorra izan daitekeela erakusten du Ataungo proiektuak. Jarraipen zerbitzu honi esker, kalitate handiko konpostaren ekoizpena ziurtatzen da, bertako parke eta lorategietan erabili daitekeena, horrela hondakinen zikloa itxiz.
Nola lagundu zaitzakegu?
Zure udalerrian konposta egiteko guneak ezartzea edo horien mantentze ,lanak hobetzea pentsatzen ari bazara, Vermican-en neurrira egindako irtenbideak eskaintzen dizkizugu, laguntza tekniko espezializatuarekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan!