Vemican Soluciones de Compostaje enpresa nafarrak, Galiziako Xuntarako biohondakinen gaikako bilketa bultzatzeko lizitazio baten 3 loteen jabe izan da.
Vermicanek biohondakinen gaur egungo eta etorkizuneko kudeaketaren azterketa bat egingo du Galiziako autonomia-erkidegoan, eta proiektu zehatzetara zuzendutako biohondakinen gaikako bilketa egiteko ezarpen-proiektuak egingo ditu:
– Turismo-guneetako hondakin-sortzaile handietan bilketa ezartzea.
– Bosgarren edukiontziaren esperientzia ezartzea.
– Etxeko konpostajea eta komunitarioa ezartzea.
– Eskolako konpostaje-esperientzia ezartzea.
Proiektua Feder funtsarekin finantzatu da, eta 2019ko abenduan amaituko da.