Bizkaiko Foru Aldundiak udaletxeak eta mankomunitateak motibatu eta sendotzeko laguntzak eskaintzen ditu konpostajea, gaikako bilketa, bererabilera eta hondakinen prebentzioa bultzatzeko asmoz.
Diru laguntza hauek 2023ko APIRILAK 3arte eskatu ahal dira
Diruz laguntzen dituzten kopuruak
Udaletxe eta mankomunitateek gauzatu beharreko ekintzaren kostuaren %100era irits daitezke.
- 20 mila biztanletik BEHERAKO Udaltetxeentzat: 80.000€ (BEZa barne)
- 20 mila biztanletik GORAKO Udaletxe eta Mankomunitateentzat: 120.000€ (BEZa barne)
Hondakinen prebentzioa eta ingurumen-heziketa
Hondakinen prebentzioa eta ingurumen-heziketa, elikagaien xahutzearekin, plastikoen erabilerarekin, konponketa, bererabilpena eta birziklapenarekin erlazionaturiko kanpainen bitartez, edo ingurumen heziketaren bitartez. 30.000€ arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udaletxe eta mankomunitaterentzako elikagaien xahutzearen inguruko kanpainak egin ditugu eta Galiziako Xuntako sortzaile handi eta etxebizitzentzat protokoloa idatzi da.
Digitalizazioa
Hondakinen bilketa eta kontabilizazio prozesuaren digitalizazioa, telekontrol eta identifikazio sistemak ezarriz edo konposta jatorrian kuantifikatuz. 20.000€ arte.
Tolosaldea eta Debabarrenako Mankomunitateentzat lan egin dugu edukiontzien control-sistetma ezarriz, hainbat udaletxe eta mankomunitateentzat hainbat azterketa egiteaz gain Sortzeagatik Ordaintze sistemaren inguruan.
Aholkularitza teknikoa
Aholkularitza teknikoa edukiontzien erabilera optimizatzeko, hondakinak kudeatzeko edo/eta prebenitzeko tokiko planak idazteko edo hondakinen laginketak, karakterizazioak eta konposizio-azterketak udalerri edo eskualde mailan. 100.000€ arte.
Basauriko Udalarentzat ikerketa lanak egin ditugu industrialdeetako gaikako bilketa hobetzeko, legez kanpoko isuriak eta puntu beltzak gutxiagotuz, udaletxe desberdinentzat Hondakinen Tokiko Planak idazteaz gain.
Materialak
Kudeaketarako materialak edo baliabideak, hala nola, edukiontziak, kuboak, poltsa konpostagarriak, sarrailak, giltzak, autokonpostagailuak, konpostagailu komunitarioak eta birringailuak. 200.000€ arte.
2.000 etxe-konpost eta konpost komunitario baino gehiago ezartzeko lan egin dugu, baita 5.edukiontzia hainbat udalerritan jarri ere, hala nola, birringailuak, kuboak, poltsak etab., erosi eta ezartzeko aholkularitzan lan egin dugu
Berariazko bilketak
Berariazko bilketak, bilketa pertsonalizatuko sistemak ezarriz eta legez kanpoko isuriak ekidinez edo aparatu elektriko eta elektronikoen honadkinak atez ate biltzeko sistema ezarriz. 100.000€
Arratiako Udalen Mankomunitatearentzat lan egin dugu, gaur egungo sistema hobetzeko ikertketa-lana idatziz, hondakinen inguruko pleguak eta ordentzak idatzi ditugu udaletxe eta mankomunitate askorentzat.