Paquete de las 4 piezas de la base antiroedores para compostadores

Vermicanek Compostys injektatutako plastiko birziklatuzko konpostagailuetarako karraskarien aurkako oinarriak merkaturatzen ditu. Elementu osagarri bat, konpostagailuaren barruan karraskariak (saguak edo arratoiak) sartzea eragozten duena, eta, aldi berean, bere kokapen oinarria egonkortzen duena. Frantziako fabrikatzailearen konpostagailu karratu eta hexagonaletara egokitzen den pieza da. Baseak zulo txikiak ditu konpostajearen prozesu naturala oztopatu gabe karraskariak ez sartzeko.

Compostadores de Compostys en Vermican

Karraskariak komnpostagailuetan

Batzuetan, karraskariak konpostagailuetatik edo konposta egiteko eremu komunitarioetatik hurbil ager daitezke, barruan aurkitzen duten elikagaiak erakarrita. Hauek lurrean zulo txiki bat egiten dute, konpostagailuaren kanpoko oinarrian, eta barrura sartzen dira.
Garrantzitsua da konpostagailua jartzen den unetik bertatik karraskariak ez egotea, konposta sortzeko prozesua oztopa dezaketen animaliak direlako, eta haien presentzia hutsak molestatu egin ditzake konposotatzaileen erabiltzaileak, eta, kasurik okerrenetan, izurriteak heda ditzake.

Ez du eraginik konpostaje prozesuan

Oinarri hau, konpostagailuaren barruan karraskariak sartzea eragozten duten zuloekin diseinatuta dago, baina era berean, konpostatze prozesua errazten dute. Konpostagailu baten barruan utzitako materia organikoa konpostean bihur dadin bermatzeko, beharrezkoa da lurzorurekin kontaktuan egotea. Hala, prozesuan parte hartzen duten mikroorganismo biziak eta intsektuak lurretik sar daitezke. Gainera, beharrezkoa da materia organikoaren deskonposizioak sor dezakeen lixibatua drainatzeko.

%100 birziklatua eta birziklagarria

Europan %100 birziklatua eta birziklagarria den plastikoarekin ekoitzia, bi modelo hauetan aurkezten da: Compostysen gehien saltzen diren konpostagailuetara egokitzen direnak, oinarri karratukoak eta oinarri hexagonalekoak. Bi aukera daude, hurrenez hurren, 4 eta 6 piezaz osatuak, fitxa sistema baten bidez akoplatzen direnak. Datu zehatzagoak kontsulta daitezke bi fitxa teknikoetan.

OINARRI KARRATUA

Neurriak: 74,1 zm. x 74,1 zm. Lau pieza simetrikotan aurkezten da, eta fitxa sistema baten bidez mihiztatzen dira. 1,68 kg-ko pisua eta 74 zm-tako oinarria osatzen duten 4 piezako pakete batean dator. Ikus fitxa teknikoa.

Base antiroedores cuadrada para compostadores Compostys

OINARRI HEXAGONALA

Neurriak: 123 zm. x 123 zm. sei pieza simetrikotan aurkezten da, eta fitxa sistema baten bidez mihiztatzen dira. 4,5 kg-ko pisua eta 61×61 zm.-tako oinarria osatzen duten 6 piezako pakete batean dator. Ikus fitxa teknikoa.

Base hexagonal antiroedores para compostadores Compostys

Compostys, konpostagailuen ekoizpenean Europako liderrak

Europan, injektatutako plastiko birziklatuzko konpostagailuen fabrikatzaile nagusia da Compostys. Produktu berri honek, karraskarien aurkako oinarriak, beste bultzada bat ematen dio bere lidergoari. Vermican da bere komerziatzale nagusia Espainian eta Portugalen. Azken urtean 9 mila ale baino gehiago saldu ditu.