EAEko auzo-konpostari eragiten dion araudi berria aurkeztu da berriki. Euskal Autonomia Erkidegoan auzoko konpostajerako instalazioen eta jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituen apirilaren 9ko 63/2019 Dekretua aztertu ondoren, hauek dira nabarmentzeko puntu nagusiak:
- Araudi oso murriztailea da, eta haren espiritua ez da auzo-konpostajea indartzea, guztiz kontrakoa baizik.
- Praktikan, EAEko lurraldean auzo-konpostajea ezabatzea dakar, eta, ondorioz, ez da jasangarria.
- Tenperatura nahitaez erregistratu behar da, konposta higienizatzeko baldintzak ziurtatzeko (14 egun, 55 gradutik gora), eta betebehar hori Europa osoan aurki daitezkeen guztietan murriztaileena da. Legedi berri honek, egunero irakurketak hartzea eskatzen du, konpostatze-masen inertziak kontuan hartu gabe, eta konpostagailu bat astelehenean 60 gradutan badago eta hurrengo astelehenean 55 gradukoa bada, litekeena da bi hartuneen artean maila horren azpitik egon izana, beti ere legedi honen arabera. Eguneroko tenperatura hartzeko obligazio horrek garestitu egiten du auzoko konpostajearen lan-kostua; are gehiago, udaletxe txikientzat konponbide egokia denean, eta hauentzat konponbide sinple eta ekonomikoak behar direnean.
- Konposta erabiltzeko debekua honek duen erabilera nagusian: baratze edo ortu pribatueetan erabiltzea.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak prozesu-baldintza zorrotzak errespetatzea exigitzen du alde batetik, eta horrek patogenorik gabeko konpost bat lortzeko ondorioa du beraien ustez. Hala ere, araudi berak baratza eta ortuetan erabiltzea debekatzen du bi eskaeren kontraesana agerian utziz.
Ordena horren beste ahulgune bat patogenoetan zentratzea da eta metal astunen inpaktua alde batera uztea, ez baitu inolako errekerimendurik egiten analitika mailan alor honetan. Horrela, patogenorik gabeko baina agian metal astunen batean (kromo hexabalentea adibidez) oso aberatsa den konpost bat erabiltzea ahalbidetzen du legedi berri honek.