Industrialde bateko enpresak hondakin sortzaile handiak izan ohi dira, eta udal sistemaren bidez kudeatzen dira. Hau da, enpresa gutxi izan daitezke, baina bolumen handien arduradunak dira. Horregatik, garrantzitsua da beren ekarpenak ondo bereiztea, udal hondakinen bilketaren arrakasta bultzatzeko.
Vermican-en proposamena da bi ekintza egitea batean (1+1=1), industrialdeetako sortzaile handiak inplikatzeko: sentsibilizazio-kanpaina eta birdimentsionamendu azterketa.
Sentsibilizazio kanpaina
Enpresek arrakastaz parte hartuko dutela bermatzeko modu bat sentsibilizazio kanpaina bat egitea da.
Sentsibilizazio kanpainek desberdinak izan behar dute, sortzaile motaren arabera. Adibidez, ez da berdina biztanleria orokorra, kanpin bateko erabiltzaileak edo industrialde bateko enpresentzako kanpaina bat diseinatzea, publiko bakoitzak bere beharrak eta ezaugarriak baititu.
Sentsibilizazio-kanpaina ororen helburu nagusia hau da:
- Hondakinen bilketan nola aparte hartu behar duten ezagutzea.
- Komunitatearentzako ondo egitearen abantailak ezagutzea.
- Gaizki eginez gero sortzen diren arazoak ezagutzea.
Birdimentsionamendu azterketa
Birdimentsionamendu azterketa bat eremu jakin bateko bilketa-sistemaren egungo egoera aztertzeko ariketa bat da, eta sistema onena proposatzeko bidea bereizketa bidezko bilketa-bolumen maximoa bermatzen duena.
Birdimentsionamendu-azterketa baten urratsak hauek dira:
- Aztertu beharreko lurraldea geografikoki mugatzea
- Aztertu beharreko hondakin sortzaile motak zehaztea.
- Hondakin kantitatea zenbatzea, zatiki eta bolumen bakoitzeko.
- Hainbat bilketa sistemaren bideragarritasuna aztertzea: atez atekoa, edukiontzi bidezkoa, sistema mistoak… hauen arabera:
o Ezaugarri teknikoak
o Inbertsioa
o Baliabide materialak eta pertsonalak
Bisita pertsonalizatuak
Ongi planteatutako eta eraginkorra den sentsibilizazio kanpaina orok gomendatzen du sortzaile bakoitzera bisita pertsonalizatuak egitea, informazio puntuen edota hitzaldien bidez hurbilketa bat egitea, besteak beste.
Bisita horiek aprobetxatu egin daitezke, halaber, birdimentsionamendua aztertzeko behar den informazioa jasotzeko. Galdetzen den informazio mota honakoa litzateke:
-Sortzaile handi bakoitzak sortutako frakzioak ezagutzea
-Sortutako kopuruak
-Sorkuntza-maiztasuna
-Hondakinak uzteko ordutegiak
-Arazo eta eragozpen nagusiak
-Bestelako informazioa
Debabarreneko Mankomunitateko industrialdeetan
Debabarreneko Mankomunitateak eta Vermicanek beren industrialdeetan 1+1=1 bat egin zuten, onarpen eta emaitza bikainekin.
Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutriku herriek osatzen dute Debabarrenako Mankomunitatea. 1982an eratu zen Eskualdeko Mankomunitate gisara, eta hondakinen arloan dituen eskumenak hiri-hondakinak eta antzekoak biltzea eta kaleen garbiketa dira.
Bereizketa txarra eta film asko
Industria sektoreko hondakinak jatorrian bereiztean eta birziklatzean nolabaiteko kontrol eza atzeman zuten. Gainera, uste zuten film frakzio asko zegoela errefusa frakzioaren barruan. Bereizita jasotzen den film materiala erraz birzikla daiteke, diru-sarrera edo itzulkin handiak lortuz, papera eta kartoia edo ontzi arinekin jasotzen direnak baino altuagoak direlarik.
2 bisita, 2 helburu
Vermicango teknikariek 700 bisita inguru egin zituzten guztira. Zehazki, bi bisita egin zitzaizkien industrialde horietako enpresa guztietako hondakinen arduradunei eta hauek hilabete bateko tartearekin egin ziren.
1. bisitaren helburuak:
-Hondakinen edukiontzien eta gaikako bilketaren kopurua eta egoera “in situ” ezagutzea.
-Hondakinak behar bezala bereizten direla eta dagozkien edukiontzietan birziklatzen direla gogoraraztea eta jakinaraztea.
-Hondakinen banaketak udaleko diru kutxentzat eta ingurumenerako duen garrantziaz sentsibilizatzea.
2. bisitaren helburuak:
– Lehenengo bisitaren ondoren edukiontzien erabileran hobekuntzarik izan den balioztatzea.
– Ebatzi gabeko edozein zalantza argitzea.
– Enpresen film frakzioaren sorrera bolumena ezagutzea.
– Film sortzaileei frakzio horren bilketa berri batean parte hartzeko interesa duten ala ez galdetzea.
Egoera aztertzea eta hobekuntzak proposatzea
Bi bisitei buruzko informazio guztiarekin, Vermicango talde teknikoak azterketa bat egin zuen industrialdeetan gaur egun dagoen bilketa sistemaren neurriak zehazteko, bai eta enpresek egindako bisiten balorazioa ere.
Ondorio nagusiak hauek izan ziren:
- Egoera eta edukiontzi kopurua aldatzea proposatzen da, frakzio bakoitzean sortutako hondakin kopurua eta dagozkien edukiontziak parekatzeko. Honela:
-Hondakinak edukiontzietatik kanpo jartzeak eragindako zikinkeria saihestea.
-Bilketa kamioien ibilbide kopurua doitzea.
-Tasa komertzialak ekoizle handi bakoitzaren benetako sorkuntzari egin dakizkiokeen doikuntzak. - Debabarrenako Mankomunitateko industrialdeetan dauden enpresen ia erdiek sortzen dute film frakzioa.
- Filma sortzen duten enpresen %98k film bilketa berri batean parte hartzeko interesa adierazi dute. Hau da, sortzen duten filma beste hondakinetatik bereizi eta dagokion edukiontzian sartzeko prest azaldu dira..
Vermicanek beste proiektu batzuk egin ditu, industrialdeak protagonista zirela, Basauriko industrialdeetako ateaz ateko bilketaren azterketa teknikoa adibidez.