Sistema de identificación de usuario compostaje comunitario vermican

Vermicanek, espainiar estatuan erabiltzaileen identifikazioa duten lehen auzo konpostagailuak ezarri ditu. Hain zuzen, 15 auzo konposta gune izan dira Les Mesies de Rodan (Bartzelona, Katalunia) atez ateko bilketa baten gehigarri gisara. Ezarritako teknologia honekin, tokiko administrazio publikoari konpostagailuen erabilpena momentuoro ezagutzeko aukera ematen dio,hala nola, hondakinen sorreran oinarrituriko bonifikazio programak ezartzeko aukera ere.

Sistema honek, guneko erabiltzaileei soilik mugatzen die auzo konposta eremuen erabilera, komunitatetik kanpoko jendearen hondakinen isuriak ekidinez. Gainera, konpostagailuaren tapa irekitzea errazten duen sistema autonomoa da, hau, keinu hutsarekin eta kontakturik gabe egiten baita, identifikazio-txartela irakurgailura hurbiltzea nahikoa delarik.

Iniziatiba hau DECOST europar proiektuaren parte da, ENI CBC MED -ek finantziatzen du eta Centre Tecnológic BETA (Biodiversitat, Ecologia i TEcnologia Ambiental i Alimentària) de la UVic-UCC zentruak koordinantzen du. Proiektu honek, Recollida de Residus d’Osonak burutzen duen atez ateko bilketaren gehigarria izatea du xede.

Espainiar estatuan lehenak

Lehen aldiz, Espainiako estatu osoan, Les Masies de Rodako konposta egiteko gune komunitarioetan dauden konpostagailuek ixteko eta irekitzeko sistema elektroniko bat dute, erabiltzaileak txartel baten bidez eta kontakturik gabe identifikatzeko. Irekiera elektroniko horrek, konpostagailuaren tapan dagoen eguzki-plaka fotovoltaikoarekin kargatzen den bateriari esker funtzionatzen du.

Txartela, konpostagailua irekitzeko hurbiltze hutsarekin, sistemak datu batzuk sortzen ditu. Datu horiek hodeira bidaltzen dira telematikoki, eta hondakinak kudeatzen dituen administrazioko arduradunek kontsulta ditzakete.

Datu horiei esker, familia bakoitzak konpostagailua zenbat aldiz erabiltzen duen jakin daiteke, eta, hala, bideragarriagoa den bonifikazio-programa bat ezartzea edo hondakinak sortzeagatik ordainketa bidezkoagoa egitea ahalbidetzen du, familia-unitate bakoitzak egiten duen erabileraren arabera.

Erabiltzaileak identifikatuta, kanpoko zaborra saihesten da

Era berean, sistema horrek saihestu egiten du udalerritik kanpoko edonork konpost-ontzi horiek erabiltzea edo edukia manipulatzea. Alegia, hondakinak biltzeko sistemak udalerrian sortutakoak bakarrik kudeatuko dituela bermatzen du.

Interior compostador Masies de Roda vermicanAuzo-konpostak atez ateko bilketa sistemei lotua gehitu egiten du!

Konposta egiteko eremuetako erabiltzaileak identifikatzeko aukera hori guztiz bateragarria da atez ateko sistema batzuek erabiltzen dutenarekin, non edukiontzi bakoitzak bere jabearekin lotzen duen txip bat baitu. Beraz, datu guztiak plataforma beraren bidez kudea daitezke.

Les Masies de Roda

Lau gune txiki eta elkarren artean isolatuak dituen udalerria da, oso eraikin horizontala duena eta mila biztanle baino gutxiago dituena. Decost (Decentralized Composting in Small to Medium Towns) europar proiektuan parte hartzeari esker, hiri-hondakinak kudeatzeko sistema aldatu du. Zehazki, udal-hondakinen kudeaketa mistoa aukeratu du: frakzio guztiak atez ate biltzea eta materia organikorako soilik den konpostajea egitea, konpostaje komunitarioko eremuen bidez.

Vermicanek auzo konpostako 15 guneak dimentsionatu, diseinatu eta ezarri ditu, erabiltzaileen identifikazio elektronikoarekin. Hau, Osonako Hondakinen Bilketak kudeatzen duen udal hondakinak biltzeko atez ateko sistema indartzeko ezarketa bat izan delarik. Gaikako bilketaren %70etik %80ra bitarteko portzentaiak lortzea da asmoa, birziklapenean askoz garbiagoa den frakzioa eta produktu bat lortzeaz gain, hau da konposta, balio erantsi handia duena eta tratamendu-instalazio batera eraman beharrik ez dena. Proiektuaren arduradunen arabera, espero da 75-100 tona hondakin organiko kudeatu ahal izatea, erabiltzaileak identifikatzeko sistema autonomodun auzo konposta eremu horiei esker.

Estructurante para compostaje comunitario de vermican

Hilabete batean, hondakin gutxiago eta banaketa altuagoa

Bilketa-eredu berriaren lehen hilabetean, Les Masies de Rodan etxean sortutako 4,5 tona materia organiko inguru tratatu dira. Hondakin guztiei dagokienez, aurreko hilean baino %63 gutxiago sortu da. Datu hori bat dator, alde batetik, materia organikoaren kudeaketarekin, konpostaje komunitarioaren bidez, eta, bestetik, atez ateko ereduarekin egindako bilketa-ezarpen berriarekin lotutako gutxitzearekin, hasierako sorkuntzaren %15 inguru izaten baita. Errefusaren sorrera 14,75 tonatan murriztu da, irailean bildutako tonak baino %70 gutxiago, hau da,  atez ateko bilketa eta auzo konposten eredua ezarri baino hilabete lehenago.

Europar proiektua

Les Masies de Rodako ekimen hori Decost (Decentralized Composting in Small to Medium Towns) ikerketa zientifikoko proiektuaren parte da. Proiektuak hiru urtez, Mediterraneoko arkuko hiri txiki eta ertainetarako hondakin organikoen udal-kudeaketarako esparru berri bat garatu du, eta sei herrialdetako zortzi erakunde publiko eta pribatuk parte hartzen dute, hala nola Espainia, Italia, Jordania eta Palestina.

Helburua da konpostaje komunitarioko eta etxeko konpostajerako sistema itxi eta deszentralizatuak sortzea, udalerriek eta bizilagunek funtsezko zeregina izan dezaten hondakin organikoak balorizatzeko eta hiri-nekazaritzako proiektuen bidez haiei irtenbidea emateko, frakzio organikoa biltzeko egungo datuak hobetuz. Gaur egun, Katalunian sortzen diren hondakin organikoen %33-36a soilik biltzen da gaika. Proiektua UVic-UCCko BETA Zentro Teknologikoak koordinatzen du (Biodibertsitatea, Ekologia eta Ingurumen eta Elikagaien Teknologia), eta Europar Batasunak finantzatzen du, ENI CBC Mediterranian Sea Basin Programme lankidetza-programaren bidez. Programa horrek 2,7 milioi euroko (ME) ekarpena egiten du, proiektu guztiaren (3,1 milioi €) %90a hain zuzen.