Logo Gran Canaria Composta, campaña de Vermican

Vermicanek Kanaria Handiko Kabildoko Hondakinen Zerbitzurako etxeko eta auzoko konpostaje kanpaina burutu eta ezarri du Kanaria Handian. Proiektua 2023ko urtarrilean hasi zen, eta 400 etxe eta 155 ikastetxe biltzen ditu.

Gran Canaria Composta

Jarduera honen bidez, etxeko eta auzoko konpostajea ezarri nahi da, irlako etxeetan, establezimenduetan eta ikastetxeetan sortutako hondakin organikoak tratatzeko eta baratzean eta beste berdegune batzuetan erabiltzeko konposta lortzeko.

Materialak eta prestaketa

Kanpaina martxan jarri aurretik, Vermicanek beharrezkoak ziren material grafiko guztiak egin zituen (kartelak, liburuxkak, aurkezpenak, webgunea).

Kanaria Handiko Kabildoko Hondakinen Zerbitzuko teknikariekin batera, kanpaina osoaren programazioa ere prestatu zuen. Kronograma bat ezarri zen, jarduera ezberdinen data eta kokapenekin (herria). Hala nola, hitzaldiak, informazio puntuak, kartelen banaketa, formakuntzak…

Bi hilabete, 21 udalerri

Gran Canaria Composta, punto informativo de Vermican sobre compostaje doméstico y comunitario

2023ko martxoan eta apirilean sentsibilizazio-hitzaldiak egin dira eta kaleko informazio-gune mugikorrak jarri dira irlako 21 udalerritan. Horrela, konpostajearen garrantziaz informatzeaz gainera, biohondakinen kudeaketa-sistema jasangarriagoaren partaide izateko aukera ematen zaie ere herritarrei.

Halaber, tailerrak eta hitzaldiak egin dira ikastetxeetan, hezkuntza arloan ere sentsibilizatzeko.

Charla informativa sobre compostaje doméstico y comuniario de Vermican en Gran Canaria Composta.

Etxeko konpostajeko erabiltzaileei eta ikastetxeei, hondakin organikoak bereizten hasteko, konpost-ontziak eta materiala banatu zaizkie.

Auzoko konpostajeari buruzko aholkularitza ere eman zaie ekimenarekin bat egin duten toki-erakundeei.

Azkenik, etxeko konpostajeko erabiltzaileei, ikastetxeetako konpostaje arduradunei eta auzoko konpostaje guneen mantentze-lanez arduratzen diren udal-langileei formakuntza ematen hari zaie, edo emango zaie.

Herritarrekiko komunikazio-bideak

Kanpainak barne hartuko duen biztanleriak informazioa eskura izateko, Vermicanek hainbat komunikazio-bide ezarri ditu.

  • Gran Canaria Composta kanpainari buruzko informazio guztia biltzen duen webgunea.
  • Tokiko komunikabideetan kanpaina albiste bihurtzeko prentsa-oharra.
  • QR kodea duten informazio kartelak, izena emateko formulariora sartzeko aukera ematen dutenak, eta herri bakoitzeko hitzaldien ordutegien eta informazio-puntuen berri ematen dutenak.
  • Informazio puntua: karpa bat jarri da konpostajeari eta kanpainari buruzko informazioa emateko, herri bakoitzeko puntu eta une neuralgikoetan.
  • Informazio hitzaldiak: konpostaje prozesuaren azalpenak, biohondakinak kudeatzeko sistema bezala dituen onurak, kanpainaren aurkezpena, kanpainan parte hartzeko modua etab..
  • Harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa: herritarrek konpostajean espezializatutako teknikari batengana jo dezakete zuzenean, konpostajearen kanpainari edo prozesuari buruzko zalantzak planteatzeko.

Auzokko konpostajea

Gran Canaria Composta kanpainak 21 udaletan auzoko konpostaje guneak instalatzea aurreikusten du. Vermicanek puntu horietako batzuk instalatuko ditu. Herritarrentzako sarbide errazeko lekuetan kokatuko dira, gehiengoak, hiri hondakinak bereizteko edukiontzien ondoan jarriz.

Auzoko konpostaje gune bakoitza herri bakoitzaren beharretara egokitzen da, baina egitura bera dute: hesi mugakide bat, informazio kartel bat, egituratzailea duen kutxa bat eta zonaldeko hondakinen sorrera-bolumena bere gain hartzeko behar diren konpost-ontzi kopurua.