Plan Local de Residus Villena Vermican para mejorar gestión de residus 1

Ingurumen araudiak gero eta anbizio handiagokoak eta zorrotzagoak dira hiri hondakinen prebentzio, errekuperazio eta birziklapen araudien helburuei dagokienez. Ingurumen politikak planifikatzerako orduan, Udal errealitate ezberdinak kontuan hartu behar dira.

ZER DA HONDAKINEN TOKIKO PLAN BAT?

Hondakinen kudeaketa eta prebentzio kontuetan hurrengo urteetako ekintza estrategiak zehaztea helburu duen dokumentu bat da.
Honen helburu nagusiak; hondakinen prebentzioa sustatzea da, gaikako bilketa, gaur egungo bilketa zerbitzua hobetzea, sentsibilizazio kontzientzia handitzea, erabiltzaileen formazioa, kalitatea bermatzea eta hondakinen kudeaketari buruzko informazioa gardena izatea dira.

Valentzia autonomia erkidegoko kasuan, 10.000 biztanle baino gehiago dituzten hiriguneetan hondakinei buruzko tokiko plan bat antolatzeko beharra ezartzen da.

2020an zehar Vermicanek Villenako udaletxearekin kolaboratu du hiriko hondakinen tokiko plan bat ezartzeko.

Proiektu honetarako Vermicanek diziplina anitzeko talde batekin lan egin du non espezialitate tekniko bakoitzaren ikuspuntu desberdinekin garatu beharreko ikasketen ikuspegi osatuago bat ahalbidetu duen.

Landa lan guztietarako, Vermicanek bertako teknikari espezializatuak kontratatzen ditu bertako inguruari buruzko jakintzak ematen dituztenak. Gainera bertako inguruan lanpostu berriak sortzeko aukera bat ere bada.

EUROPAR BATASUNEKO ETA ESTATUKO ARAUDIEN TRANSPOSIZIOA.

Valentzia autonomi erkidegoko 2019ko hondakinen plan integralaren berrikuspenak Europar Batasuneko ekonomia zirkularreko paketearen eta egungo berrikuspen prozesuan dagoen hondakinei eta lur kutsatuen baliozko 22/2011 legeari erantzuten dio.

Residuos abandonados, el Plan Local de Residuos de Villena redactado por Vermican, evitará esta situación

Araudi honek zehazten duenez, tokiko hondakinen plana (PLR), hondakinen banaketarako gida batekin, gardentasun eta kontzientziazio neurrien gaineko dokumentu batekin, aurreikusitako neurriak ezartzen direla ziurtatzen duten beharrezko kolaborazio itunekin eta tokiko hondakinen planaren laburpen batez lagunduak egon behar dute.

VERMICANEN LANA

Guía de prevención de residuos del Plan Local de Residus de Villena redactado por Vermican

Vermicanek PLRaren fase guztien erredakzioa kudeatzen du. Dokumentaziotik hasi, datuen bilketarako landa lanak eta egungo egoeraren diagnostikoa egin, eta dokumentuko ekintzak ezartzen direla konprobatzeko eta ziurtatzeko beharreko adierazleen jarraipenarekin amaituz.

Datu sozioekonomikoak aztertzen dira, hala nola, lurraldekoak, egungo egoera generazioekin erlazionatutakoak eta baita udal hondakinen bilketa eta tratamenduzkoak ere.

Vermikaneko talde teknikoak, udal eta errealitate bakoitzerako ekintza egokienak deskribatu eta dimentsionatzeko lanak burutzen ditu, proposamen bakoitzerako  bidegarritasun teknikoa zein ekonomikoa bermatuz.

Proposatutako ekintzak egutegi baten gainean proiektatzen dira hauen ezarketa eta ondorengo jarraipen teknikoa zehaztuz.

Gaur egun, Villenako Hondakinen tokiko planaren  onarpena udal kolektibo eta elkarteetara luzatu da, herritarren azken ekarpenak barneratzeko eta hauen kolaborazioa izateko behin behineko onespena egin aurretik.