Vermican-ek Hernaniko Udalarentzat lan egin du kainpaina hau aurrera eramaten.  Kanpainaren ideia nagusia errefusaren sorrera eta herritar moduan gure herriarekin lotzen gaituen konpromisoan oinarritu da. Era berean, kanpainak bi hartzaile ezberdin izan ditu, batetik ondo egiten ari den herritarra eta bestetik gaizki egiten ari dena; eta beraz, bi mezu ezberdin zabaltzea beharrezkotzat jo da.

Kanpaina honekin jorratu diren helburuak honako hauek izan dira: herritarrei hondakinen inguruko informazioa helaraztea, bilketa datu eta emaitzen berri emanez, orain arte egindako lana balioan jarri eta herritarrek erakutsitako konpromisoa eskertzea, sortutako errefusa kopurua  murriztea (sortutako hondakinen %10) eta herriko puntu beltzak desagerraraztea.

Helburu hauek lortzeko, kanpaina honetan ekintza ezberdinak egin dira, hala nola, errefusaren karakterizazio publiko bat, auzoz auzoko ekintza, herritar berrientzako eskuorria eta miniguneetan kartel berriak egin dira hondakinen inguruko informazio eguneratua herritarren begibistan egon dadin.