POLÍGONO INDUSTRIAL AEZMNA PUERTA A PUERTA TASA RESIDUO

Hondakinei buruzko 722. Estatu Lege berriari eta Nafarroako Foru Gobernuaren bultzadari esker, Nafarroako industrialdeetan dauden enpresen udal hondakinen tasa zuzen arautu daiteke. Vermicanek industria-enpresen hondakinak kudeatzeko sistema proposatzeko azterketari ekin dio, honela Tafalla eta Erriberriko errealitatearekin bat datozen tasak zehazteko asmoz.

Egoera desberdinak eta bidegabeak

Orain arte, udalek eta mankomunitateek ez zuten enpresen hondakinak biltzeko ahalmenik, erakunde publikoen borondatearen mende zegoen.

Industrialdeetan kokaturiko enpresen hondakinak biltzeko beharra ez edukitzean, udal zerbitzua, kasu askotan, kaleetako gutxieneko  garbiketa eta edukiontzi gutxi batzuen bilketara murrizten zen. Honela, hainbat irizpide desberdin asko daude enpresei garbiketa zerbitzua edo/eta hondakinen gutxieneko kudeaketa tasa ezartzeko, hala nola negozioaren azaleraren metro karratutak edo ur-kontsumoa….

Tafallako eta Erriberriko estudioa, Nafarroan

Gaur egun, Mairagako Mankomunitateko herrietan, ur-kontsumoaren arabera daukate ezarrita industrialdeetako enpresen hondakinen-tasaren kalkulua. Orain, ordea, Vermicanek egingo duen azterketa bati esker, Erriberri eta Tafallako enpresek behar duten bilketa sistema ezarriko da, bai eta jasotako zerbitzu errealaren araberako tasa ere.

Azterlan hau Mairagako Mankomunitateak sustatu du eta AEZMNA, Nafarroako Erdialdeko Enpresen Elkartearen laguntza du.

Bidezko tasa eta neurrikoa

Azterlan honek bermatzen du bilketa-sistema aztertutako eremuko enpresek sortutako hondakinen kantitatearen, maiztasunaren eta tipologiaren araberakoa dela.

Era berean, enpresa bakoitzak jasotzeko zerbitzuaren benetako erabilierari dagokio tasa.

Beraz, kontua da inorentzat onuragarria ez zen egoera bat bultzatzea.

Basaurik badu bilketa sistema eta beharren araberako tasa

Vermicanek antzeko azterlan bat egin zuen Basauriko Udalarentzat, edukiontzien ordez atez ateko bilketa zerbitzua jartzeko. Hala, edukiontzi bat eman zitzaion hura eskatu zuen enpresa orori, eta tasa bat ezarri zen bilketa zerbitzuaren erabileraren arabera.

Azterketaren faseak

Bilketa sistema eta horri lotutako tasa zehazteko, azterketa bat egin behar da, fase desberdinekin: Aurkezpena, Azterketa

Aurkezpena

Edozein ekintza egin aurretik, ekimenaren hasieraren berri eman behar zaie tartean diren eragile guztiei. Inplikatutako administrazioen eta enpresen artean ahalik eta konplizitate handiena bilatzea da asmoa. Hainbat bide erabil daitezke: informazio-gutunak, aurkezpen presentzialak edo telematikoak…

Tafallan eta Erriberrin, aurkezpen presentziala egin zen, parte hartu zuten enpresetako ordezkariekin: Nafarroako Hondakinen Kontsortzioa – NILSA, Mairagako Mankomunitatea, GAN-NIK (Nafarroako hondakinak kudeatzeko enpresa publikoa) eta AEZMNA, Nafarroako Erdialdeko Enpresen Elkartea.

Azterketa

Landa-lan bati esker, lurraldeko enpresak banan-banan bisitatuz, hondakinak sortzeari, tipologiari, kantitateari eta biltzeko beharraren maiztasunari buruzko datuak lortzen dira. Fase honetan, hiri-hondkinekin parekagarria den edo hondakin industrialak diren bereizten da.

Gune beltzak ere zehazten dira, hondakin desegokiak dituzten edukiontziak esaterako.

Diagnostikoa

Helburua enpresen eta mankomunitatearen beharrekin bat datorren bilketa proposatzea da, bai atez ate, edukiontzi bitartez zein konbinatuz.

Vermicango teknikariek industria-ekonomiarekin lotura handiagoa duten alternatibak ere planteatzen dituzte industria-hondakinak kudeatzeko. Adibidez, azpiproduktuentzat bakarrik den garbigunea, hala nola nekazaritzako elikagaien hondarrak edo hondakin arriskutsuen, lantegietako olioen, film komertzialaren edo zuraren bilketa kolektiboa.

Azkenik, fase honetan, planteatutako bilketa-sistemen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa aurkezten da, bezeroak aukeratu dezan zein den ezarri beharreko sistemarik onena.