Urtero bezala, Vermican-ek Hondakinak prebenitzeko Europako astean parte hartu du eragile ezberdinei lagunduz. Etxe konpostajearen erabiltzaileak erakartzeko kanpainak, auzo konpostaje guneen jarraipena, tailerrak institutuetan, on line hitzaldiak edo hitzaldi zikloak… Sentsibilizazioko aste baterako agenda osatua.
Etxe konpostajerako eta auzo konpostajerako informazio puntua (Gasteiz, Araba)
Gasteizen, Vermican-eko Unai eta Nico, etxe eta auzo konpostajean hasteko interesa duten pertsonei informazioa ematen aritu ziren. Hiriko Udalak duela hilabete hasi zuen etxe konpostajea sustatzeko informazio kanpaina. Alegia, etxeko hondakinen frakzio organikoa murriztea etxean bertan.
Interesa agertu zutenek, programan izena eman zuten, formakuntza eta konpostagailu bat jasotzeko.
Gorbeialdeako auzo konpostaje guneen mantenimendu lanak (Araba)
Aste honetan zehar, Vermican-eko Jonek Gorbeialdeako kuadrillan dauden auzo konpostaje guneen jarraipena egin du. Bizilagunen etxeetako hondakin organikoak konpost bihurtzeko apustua egin zuten bost udalerrik. Jon auzo konpostaje guneetara joan da mantenimendu lanak egitera: aireztatzea, egituratzailea gehitzea, konpostagailuetan utzitako material desegokiak kentzea, ea. Azkenik, egindako lanen eta auzo konpostaje guneen egoeraren txostena egin eta Kuadrillari bidaltzen dio.
Sant Vicenç de Castellet institutuan konpostajea (Barcelona)
Vermican-eko Anak tailer bat eskaini zien Castelleteko (Bartzelona) Sant Vicenç institutuko 4. mailako ikasleei. Zehazki, Anak ikastetxeko baratzearen arduradunei konpostatzeko teknikak erakutsi zizkien. Ikasleek, beren institutuko materia organikoaren zirkulua ixteko ardura izatea da asmoa. Anak, ikastetxeko sukaldeko hondakin organikoak aprobetxatzera animatu zituen, konpostatzeko eta baratzeko lurra elikatuko duen konposta sortzeko.
Ponferradako auzo konspotajearen lehen urratsak (Leon)
Ponferradako udalak, bere bizilagunak bultzatu ditu udalerrian ezarri diren bi auzi konpostaje guneak erabiltzera. Vermican-eko Anak, bertako bizilagunei azaldu zien nola erabili behar diren gune berri hauek. Osasun segurtasuna dela eta, kasu honetan jarduera telematikoki egitea erabaki zen.
Aiaraladeako kuadrilan hitzaldi zikloa eta konpostagailuen banaketa (Araba)
Vermican-ek hiru hitzaldi antolatu zituen Aiaraldeako herrietan konspostajea bultzatzeko, hurrengo izenburuekin:
- Etxeko konpostajeari buruzko oinarrizko formakuntza
- Konpostagailu bat etxean nola egin eta lortutako konposta nola erabili
- Hondakinak eta gaikako bilketa
Hitzaldi hauek ematearen arduraduna Vermican-eko Unai izan zen, modu atseginean eta adibide asko erakutsiz. Partehartzaileen zalantzak ere erantzun zituen. Formakuntza jaso zutenek, ondoren bere konpostagailua hartu ahal izan zuten.
Enkarterriko mankomunitatearen 3 lehiaketa (Bizkaia)
Vermican-ek 3 dibulgazio lehiaketa antolatu zituen Enkarterriko mankomunitatearentzat “Birziklatu organikoa” kanpainaren barruan. Aste honetan zehar, 3 lehiaketen irabazleak ezagutu ziren eta ondoren bakoitzari bere saria eman zitzaion (150€ko bonoa, bertako saltokietarako).
Etxean hondakinak murrizteko aholkuak
Vermicango bost kidek etxean hondakinak murrizteko aholku txikiak eman zituzten. Bakoitzak bideo txiki bat grabatu zuen, Vermicanen sare sozialetan partekatu zena.