Elikagaien Galera eta hauek Alferrik Galtzea Prebenitzen duen Legea 2025eko urtarrilaren 2an jarri zen indarrean, eta mugarri izan zen Espainiako hondakin organikoen kudeaketa jasangarrian.
Bere helburua, kontsumorako egokiak diren elikagaien aprobetxamendua sustatzea eta hauen ondorioz sortzen diren hondakinak minimizatzea da, giza kontsumorako dohaintza lehenesten duen lehentasunen hierarkia bat ezarriz eta, halakorik ezean, beste produktu batzuetan, pentsuetan edo konpostajean berrerabiltzea lehenetsiz.

Hondakin organikoen sortzaile handietan duen inpaktua
Hondakin organikoen ekoizle handiek, hala nola supermerkatuek, jatetxe-kateek eta elikagaien industriek, betebehar berrietara egokitu beharko dute araudia betetzeko:
1. Nahitaezko dohaintza
Merkaturatu ezin diren baina giza kontsumorako egokiak diren elikagaiak lehentasunez elikagai-bankuetara eta gizarte-erakundeetara bideratu beharko dira, alferrik galtzea saihestuz.
2. Soberakinak kudeatzea
Dohaintza ez bada bideragarria, soberakinak ondorengo puntuetara bideratu beharko dira:
- Beste elikagai batzuetan eraldatzea.
- Animalientzako pentsuak egitea.
- Azken aukera gisa, konposta edo biogasa ekoiztea.
3. Ez betetzeak ekar ditzakeen zigorrak
Araudia betetzen ez duten enpresek zigor ekonomiko esanguratsuei aurre egin beharko diete, hauek, arau-haustearen larritasunaren araberakoak izango direlarik.
Elikadura-kateko eragileentzako betebeharrak
Legeak ekoizleentzako, transformatzaileentzako, banatzaileentzako eta ostalarientzako arau espezifikoak ere ezartzen ditu, honako hauek barne:
Prebentzio-plana
Enpresek ekintza-plan bat diseinatu behar dute, eta honek, galerak eta hondakinak murrizteko neurriak jaso beharko ditu, bai eta dohaintzako eta birbanaketako estrategiak ere.
Dohaintza akordioak
Erakunde hartzaileekin hitzarmenak sinatzea sustatzen da, elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna bermatuz.
Sentsibilizazioa eta formakuntza
Enpresek elikagai-hondakinak prebenitzeko eta murrizteko estrategietan trebatu beharko dituzte langileak.
Neurketa eta jakinaraztea
Elikagaien galera eta hauen alferrik galtzea urtero kuantifikatu eta jakinarazi behar da, kudeaketaren kontrol eraginkorra ziurtatuz.

Prestatu Vermicanekin lege berria betetzeko
Araudi hau indarrean jartzearekin batera, funtsezkoa da enpresak eta udalak araudira egokitzen hastea. Vermicanen, hondakin organikoen kudeaketan adituak gara, eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu legedia betetzen eta hondakinak kudeatzeko prozesuak optimizatzen laguntzeko.
- Hondakinak neurtzeko eta jakinarazteko sistemak ezartzen ditugu
- Prebentzio-plana idazten dugu
- Zure langileei prestakuntza ematen diegu
- Langileak sentsibilizatzen ditugu
- Dohaintza-akordioak pentsatu eta formalizatzen ditugu
Ez itxaron azken unera arte!
Jar zaitez harremanetan Vermicanekin eta ziurtatu zure enpresak edo udalerriak araudia betetzen duela.