Ekainaren 25a arte, ostirala, Nafarroako Gobernuan dirulaguntza eskaerak aurkeztu ahalko dira, hiri hondakinen prebentziorako eta tratatzeko azterlan, sentsibilizazio kanpaina, produktu edo ekipamendu guztietarako.
Jarraian, Ingurumen zuzendari nagusiak apirilaren 22an emandako 374E/2021 Ebazpenaren laburpena doakizue. Ebazpen honen bidez onartu da diru-laguntzaren deialdia. “2021eko Hondakinen Funtsa. Etxeko hondakinen urteko fluxua”
Diru-laguntza honen helburua
Dirulaguntza honen helburua da laguntzea hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenesten eta hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen
Zein entitatek eskatu dezakete dirulaguntza
- Toki entitateak: Etxeko hondakinak bildu, garraiatu edo kudeatzeko eskumena duten eta hondakinak Nafarroako tratamendu instalazio batera eramaten dituzten Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateak.
2. Entitate batzuen elkartea: eskumena toki entitate batzuen elkarte bati eskuordetuta badago, azken hori izanen da funtsen onuradun potentziala.
Zein jarduerek jaso dezakete diru-laguntza?
2021ean egingo diren etxeko hondakinen prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotutako ekintzak.
Dirulaguntzaren xede izanen dira:
- Azterlanak edo proiektuak
- Publizitatea, jardunaldiak, liburuxkak, informazio kanpainak
- Kapital inbertsioak
Dirulaguntzaren lerro nagusiak hauek dira:
1. LERROA: Etxeko hondakinak saihesten laguntzen duten ekintzak
- Elikagai hondakinak murriztea: elikagaiak alferrik galtzea saihestea.
- Ontzien berrerabilpenaren sustatzea
- Ostalaritzan, sukaldaritzan edo banaketan ontziratutako produktuen kontsumoa murriztea.
Zabalkunde jarduketak egiteko behar diren material eta bestelako gastuak, ekintzekin eta instalazioen egokitzapenarekin zuzeneko lotura duten ekipoak.
2. LERROA: Etxeko eta merkataritzako hondakinak bereizita biltzeko sistemak hobetzea
- Frakzio organikoaren bilketaren kantitatea eta kalitatea hobetzea
- Bestelako bilketa bereizien komunikazio ekintzak
Diruz lagunduko dira prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio jarduerak, biohondakinak eta ontzi arinak biltzeko zerbitzua ezarri edo hobetzeko elementuak, materialak eta baliabideak erostea, biohondakinen bilketa bereizia hobetzeko elementuak egokitu edo berritzea, aplikazio informatiko aplikatuak garatzea, sarbide mugatuko gainerakoen edukiontziak erostea, arropen edukiontziak, biohondakinak biltzeko kamioiak erostea.
3. LERROA: Etxeko eta merkataritzako hondakinak kudeatzeko sistemak hobetzea.
- Herritarrak prestatu, informatu eta sentsibilizatzeko jarduerak, etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketarekin zerikusia dutenak.
Dirulaguntzaren zenbateko osoaren %70, gehienez.
Proiektu bakoitzak gehienez ere diruz lagun daitezkeen inbertsio inbentariagarrien %70 finantzatuko du. Eta lerro bakoitzean maximoa aldatu egiten da
1. LERROA: Etxeko hondakinak saihesten laguntzen duten ekintzak
60.000 €
2. LERROA: Etxeko eta merkataritzako hondakinak bereizita biltzeko sistemak hobetzea
240.000 €
3. LERROA: Etxeko eta merkataritzako hondakinak kudeatzeko sistemak hobetzea
25.000 €
Dirulaguntza jaso dezaketen azterlanak, jarduerak eta materialak 2020ko azaroaren 17a baino geroago hasi eta 2021eko azaroaren 15ean bukatu beharko dira.
2021eko ekainaren 25a arte
Eskabideak 2021eko ekainaren 25a arte aurkez daitezke. Dokumentazio honekin telematikoki egin behar da:
- Eskabidea.
- Memoria, proiektuaren azalpen zehatzarekin eta norainokoarekin, egin beharreko ekintzekin eta zenbatekoekin.
- Proiektuaren aurrekontu zehaztua.
- Erabiliko diren zabalkunde neurriak.
Vermican-ek zer eskaintzen du
Vermican-eko diziplina anitzeko taldeak, ingurumen zientzietako, geografo eta komunikazi arloko adituez osatua, azterketak eta kanpainak egiten ditu, eta produktuen eta ekipamenduen beharrak neurtzen ditu. Honetaz gain, hauek ere eskaintzen ditugu:
- Bilketa sistemak baloratu, baliozkotu eta ezartzeko azterlanak
- Ingurumen jardunbide egokiei buruzko sentsibilizazio kanpainak: gaikako bilketa sustatzea, biohondakinen bilketa bereizia hobetzea, etxe eta/edo auzo konpostajea ezartzea, elikagaien hondakinak saihesteko kanpainak.
- Hondakinak biltzeko produktuak eta ekipamenduak: ontziak, konposta egiteko poltsak, edukiontziak, etxe eta auzo konpostagailuak, aireagailuak, termometroak…