Pallars Sobirà, compostaje comunitario, aportación

Pallars Sobirà eskualdeko (Lleida) 11 udalerritan konpostaje komunitarioa hondakin organikoak kudeatzeko sistema esklusibo gisa ezarri zenetik 16 urte baino gehiago igaro ondoren, haren erabilera murriztu egin da. Parte-hartze indizea berreskuratzeko, Vermicanek sentsibilizazio-kanpaina berri bat diseinatu eta gauzatu du.

Gaikako bilketako sistemak edo konpostaje komunitarioko sistemak ezarri eta urte batzuetara parte hartzearen jaitsiera bat egon ohi da. Hainbat arrazoi daude horretarako:

1. Populazioa berritzea.

2. Erabiltzaileak lasaitzea.

3. Banatzeko edo konpostatzeko ohitura zailtzen duten egoera berriak agertzea.

Vermicanek, besteak beste, sentsibilizazio kanpainak diseinatu, sortu eta ezartzen ditu auzo konpsota guneetan edota hondakinen gaikako banaketan, hauen parte hartzeko datuak hobetzeko asmotan.

Campaña de sensibilización en Pallars Sobirà (Lleida) con Vermican Compostaje Comunitario

Biztanleria berritzea

Urteen poderioz, lurralde bateko biztanleria aldatu egin daiteke: bizilagun berriak, etxe familiarretatik independizatzen diren gazteak, zerbitzu turistiko berriak… Hala ere, pertsona horiek ez dute jaso bilketa-sistemak abian jartzeko hasierako kanpainetako informazioa. Beraz, hondakinak biltzeko edo tratatzeko zerbitzua erabiltzeko arauak edo gomendioak ez ezik, ondo egiteko arrazoi nagusiak ere ez dituzte ezagutzen.

Erabiltzaileak lasaitzea

Ohitura berri bat gutxienez 20 aldiz errepikatu ondoren onartzen dela diote. Baina galtzea askoz errazagoa da: opor batzuen ondoren, estres-aldi baten ondoren… hondakinak banatzeari utzi edo konpost-ontzi komunitarioak erabiltzeari utz ditzakegu.

Oztopo berriak

Hondakinak bildu edo tratatzeko sistema berria ezarri ondoren, gure bizilagunek arazorik gabe egokitu ahal izan dute. Baina, denboran zehar, dinamika horrekin jarraitzea zailtzen dieten faktore berriak ager daitezke. Autobusaren bila joateko bide-aldaketa bat edo edukiontziak irekitzeko beste zailtasun bat.

Parte-hartzea suspertzeko kanpaina berria

Fiesta del Compostaje en Pallars Sobirà (Lleida) expocición y entrega de compost

Horregatik, Vermican-en, gaikako bilketako sistemak ezarri zirenetik 10 urte baino gehiago baldin badituzte, aldian behin sentsibilizazio-kanpainak egitea gomendatzen dugu.

Hauek egiten dituzte ekintza horiek:

1. Bizilagun berriei jakinaraztea nola funtzionatzen duen auzoan hondakinak gaika biltzeko edo tratatzeko sistemak.

2. Herritarrei gogoraraztea hondakinak bildu edo tratatzeko zerbitzua egoki erabiltzeak onura pertsonalak eta komunitarioak dakarzkiela.

3. Gaikako bilketaren edo hondakinen tratamenduaren zerbitzua hobetzeko zailtasun edo proposamen berriak atzematea.

Pallars Sobiràren kasua eta konpostaje komunitarioa

Vermicanek Pallars Sobirà (Lleida) Eskualdeko Consellarekin egiten du lan, konposta egiteko guneen erabilera suspertzeko. 2006an, konpostaje komunitarioa ezartzen hasi ziren lurraldeko hainbat herritan, eta eskualdeko 11 udalerritako 60 gunetara iritsi ziren. Guztira, 1.500 bat lagun daude hondakin organikoa in situ tratatzeko ekimen horretan.

Pallars Sobirà landa-eskualde sakabanatua da, eta konpostaje komunitarioa erraz ezartzeko aukera ematen du. Materia organikoa atez ate jasotzearekin eta ondoren konpostatze zentralizatuko plantan tratatzearekin batera bizi den sistema dute, batez ere, Sort eta Llavorsí bezalako biztanle gehien duten eremuetan.

Pallars Sobiràko eskualdeko kontseilaria da konposta egiteko eremuak mantentzearen arduraduna. Aspalditik ikusi da bizilagunek gutxiago parte hartzen dutela konpostajearen sisteman, eta konpostajearen ondorioz sortzen den konpost heldua erabiltzeko interesik ez dutela.

Sentsibilizazio kanpaina

Visitas a domicilio Campaña de sensibilización en Pallars Sobirà (Lleida) con Vermican Compostaje Comunitario

Vermican-ek, Pallars Sobiràko Eskualdeko Consell-arekin batera, sentsibilizazio-kanpaina bat bultzatu du ondoren zehazten diren helburu hauekin:

  1. Herritarren parte-hartzea areagotzea konpostaje komunitarioan.
  2. Hondakin organikoak behar bezala bereizi eta kudeatzeko beharraz kontzientziatzea.
  3. Hondakin organikoen bereizketa eta konpostagailuen erabilera egokia sustatzea.
  4. Erabiltzaileen artean konpostaren erabilera sustatzea.

Horregatik, hainbat ekintza antolatu ziren Pallars Sobiràko biztanleen ohiko komunikazio-ohiturak eta topaleku sozialak kontuan hartuta.

Informazio-bandoa

Udalek gutun bat bidali diete bizilagun guztiei, honako hauek azaltzeko:

  1. Konpostaje komunitarioaren egungo egoera.
  2. Konpostaje komunitarioaren onurak udalerrian eta ingurumenean.
  3. Kanpainaren hasiera eta eginen diren jarduketak.

Ingurumen-hezitzaile baten bisita etxera

Bizilagun guztiak bisitatu dira:

Visitas a domicilio Campaña de sensibilización en Pallars Sobirà (Lleida) con Vermican Compostaje Comunitario
  1. Kanpainaren berri emateko.
  2. Konposta egiteko guneen erabilera sustatzeko.
  3. Galdetegi baten erabilera materia organikoaren bereizketari eta konpostaje komunitarioko sistemaren erabilerari buruzko ohituren jarraipena egiteko.

Erakusketa ibiltaria

Exposición itinerante Campaña de sensibilización en Pallars Sobirà (Lleida) de Vermican

Konpostajeari buruzko sei dibulgazio-kartel egin dira, eta erakusketa ibiltari gisa aurkeztu dira eskualdeko biztanleen ohiko topagune sozialetan, hala nola, asteroko azoketan, udal-bulegoetan, eskoletan…

Karpa

Informazio puntu bat da, kanpainaren mezua zabaltzeko, bizilagunen zalantzak argitzeko, tailerrak eta beste jarduera batzuk hartzeko eta kanpainaren esparruan egindako jarduerak ikusteko.

Konpostajearen jaia

Herritarren arreta erakartzeko eta konpostaje komunitarioaren onurei buruz informatu eta sentsibilizatzeko jarduerak antolatzeko egiten den jaia da. Informazio-puntua duen karpan hainbat jarduera egiten dira, hala nola haurrentzako tailerrak eta konposta doan banatzea.

Informazio-liburuxka

Material horretan, Pallars Sobiràko konpostajearen egoera laburtzen da, eta hondakin organikoak bereizteko eta konpostagailuei ekarpenak egiteko unean dauden jardunbide egokiak eta txarrak berrikusten dira.

Informazio-bideoa

Konpostajearen onurei eta hondakin organikoak bereizteko eta konpostagailuei ekarpenak egiteko gomendioei buruzko bideoa egin da.

Hondakinak prebenitzeko Europako astea

BIO HONDAKINEN INGURUAN GALIZIAKO XUNTARI AHOLKULARITZA EGINGO DIO VERMICANEK.