Vermican izan da Barañainen (Nafarroa, 21.000 biztanle) gai organikoen gaikako bilketa ezartzeko kanpainaren sentsibilizazio eta gertutasun ekintzetarako aukeratutako enpresa. Gaikako bilketaren esperientzia, hau giltza bidezko bosgarren edukiontzian oinarritu da.
EMAITZAK
Iruñerriko Mankomunitaterako egindako proiektu honetan, %40ko partaidetza lortu zen zazpi aste hauetan. Emaitzak oso onak izan dira eta parte-hartze handia izan du. Gainera, bildutako materia organikoaren kalitatea bikaina izaten ari da, %2ko inpropioak bakarrik dituelarik.
TEKNOLOGIA
Vermicanek software berezi bat dauka kanpainan izena emateko eta jasotzeko, eta, bertan, tasaren titularrei, inskripzioei, egindako entregei eta maldei buruzko informazio guztia, hala nola, erabiltzaileek aurkeztutako gorabeherak eta kexak jasotzen dira. Vermicaneko teknikari guztiek Interneterako sarbidea duten tabletak dituzte, kanpainaren datuak denbora errealean kudeatzeko. Katastro datu-baseak eta mankomunitateko datu-baseak elikatzen ditu software horrek, kanpainaren datuen erabateko kontrola bermatzeko.
VERMICANEN LANA
Vermicanek ondoren zehazten diren lan eta ekintzak burutu ditu:
- Kaleko banaketa eta presentzia-puntuak ezarri aurretiko hirigintza-azterketa.
- Erabiltzailearen arretarako puntu finkoaren kudeaketa.
- Kanpainako puntu mugikorren kudeaketa, karpa mobil bat eta ekipo informatiko mugikorrak erabiliz.
- Auzokideen, saltokien eta hondakinen sorgailu berezien (egoitzak, haurtzaindegiak, etab.) arteko sentsibilizazioa, banatutako materialen %100a, bilketaren funtzionamenduari buruzko prestakuntza hitzaldiez aurretik entregatzen zela ziurtatuz.
Informazio-guneetara hurbildu ezin ziren bizilagunen materialak etxez etxe banatzea.