Aretxabaletako Udalak auzo konposta zerbitzua kontratatu zuen auzo konposta gunean hainbat arazo antzeman baitzituen auzokide: batzuen kexak, eltxoak eta usainak zeudelako.
Zonaldearen egoera aztertu eta udaletxeko langileekin batera kausen azterketa egin ondoren, gunean lan-protokolo bat ezartzea erabaki zen, aldi baterako ixtea eta parte hartzaileen arteko prestakuntza berrikustea. Aldez aurretik, Vermicaneko langileek mantentze-lanak egin zituzten konpostatze-guneko gorabeherak eta eragozpenak zuzentzeko.
Prozesu horrek hilabete bat iraun zuen gutxi gorabehera, eta emaitzaren arabera, usainak eta eltxoak desagertu ziren.