Compostador modular Vermican

Jacetania eskualdea, bai soziologikoki eta baita urbanistikoki ere bi errealitate dituen eskualdea litzateke.  Alde batetik, turismoaren eragin oso altua duten, eta bigarren etxebizitza eta eraikuntza bertikal maiz dituzten  Pirinioetako bailara batzuk leudeke. Bestetik, Turismoaren eragin urria duten herri txikiak leudeke, non biztanleria hein handi batean zaharkitua dagoen.

Ikerketa honen helburua, Jacetania eskualdean bio hondakinaren bilketa selektiboaren ezarketa eta hau egiteko estrategia burutzea izan da. Bertan gaur egungo egoeraren analisia eta hondakinen alorrean eragina duten faktoreak analizatu dira, hala nola:

  • Geografia eta klimatologia analisia
  • Etxeen okupazio eta analisi urbanistikoa
  • Hondakinen sorrera eta demografia analisia
  • Hondakinei loturiko azpiegituren analisia
  • Bilketa ibilbideen analisia
  • Gaur egungo egoeraren (bilketa eta tratamendua) analisi ekonomikoa

Azterketaren emaitzak, bilketa ibilbideetatik urrun geratzen ziren herrietan auzo konposta guneen ezarketa alde batetik, eta turismo tasa altua zuten herri handienetan, bosgarren edukiontziaren ezarketa burutzea izan ziren.

Hurbiltasun kriterioak jarraituz, bildutako materia organikoa kostu baxu eta teknologia simpleko konposta planta txikietan biltzea ebatzi zen, planta hauen dimentsionamentu eta ubikazioak zehaztuz.