Eskola gehienek parte hartu dute beraien herrietan etxe konposta edota bosgarren edukiontzia ezartzeko egin diren eskola kanpainetan.

Guztira 1.289 ikaslek parte hartu dute egindako ekintza eta tailerretan.

Modu erraz eta dibertigarrian, adin guztietako ikasleek (batxilergotik, lehen hezkuntzarartekoak), ikasi eta parte hartu izan dute konpostajearen eta vermikonpostajearen inguruko tailerretan, hala nola, konpostaren aplikazioaren inguruko tailerretan (barazkien hazkuntza, etb.)

Materia organikoaren eskola kanpainak, eskola desberdinetako irakasleei materia organikoaren birziklapen eta prebentzioari buruzko formakuntzak eta sukaldeetako langileei konposta eta bilketa selektiboa garatzeko beharrezko diren ekintzen formazioak ere eman dira.

Kanpaina bukatzeko, ikasleeen etxeetan etxe konposta edota bosgarren edukiontzian parte hartzera animatu eta informatzea xede duen liburuxka informatiboa banatu zaie.