Torrelodonesko udalak, bere herriko hondakinen kudeaketa eramaten du, ezaugarri oso zehatzak dituen ingurune batean, hala nola, etxebizitza horizontalak eta lursail handiak dituzten eta honenbestez, kimaketa eta hondakin berde asko sortzen dituzten etxebizitzak direlarik.

Udalaren enkarguz, Vermicanek, gaur egungo egoeraren azterketa, bio hondakin berdearen sorreraren azterketa eta hondakin honekin egin daitezkeen bilketa, kudeaketa eta tratamendu desberdinen bideragarritasun azterketa burutu zituen. Bertan, gertuen kokaturiko konposta planta baterako garraio eta konposta planta propio baten eraikuntza ere aztertu ziren.

Azterketa honen baitan, etxe eta auzo konpostaren ezarketa, hondakin berdea biltzeko kaleko edukiontzien ezarketa eta herri mailako konposta planta baten azterketa tekniko eta dimentsionamendua zeahztu ziren.