Ikerketa honen helburua da La Palma uhartean urtero sortzen diren biohondakinen kudeaketa konpontzeko estrategia bat garatzea. Biohondakinak kudeatzeko edozein estrategiaren helburu nagusia da, hondakina ez zuzenean isurtzea, ez eta egonkortu ondoren depositua egitea ere, hondakinen isurketari buruzko 199/31/EE Zuzentarauan adierazten den bezala.
Helburu hori lortzeko, proiektua hiru helburu zehatzetan oinarritu zen eta horiek, ondoren garaturiko azterketako etapa metodologikoei bidea eman zieten.
- La Palmako hondakinen kudeaketari buruzko egungo egoeraren diagnostikoa eta analisia, biohondakinei arreta berezia ematen.
- Biohondakinak kudeatzeko alternatiben definizioa, gaur egungo kudeaketarekin alderatuta.
- La Palma uhartean Materia Organikoa Kudeatzeko Plana garatzea.
Alternatiben analisiaren ondoren, etxeko bio hondakinen kudeaketa diferentziatuaren plana deituriko azterketa garatu zen.
Dokumentu honen atalak honakoak ziren:
- gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta identifikaturiko indikatzaileen arazoak zehaztea.
- faktore tekniko, ekonomiko, ingumeneko eta sozialak kontuan hartuz, herri bakoitzarentzat egokien diren alternatiben garatzea.
o Tokien definizioa
o Modelo berrien analisia
– ibilbide berriak
– masen balantzea (konpostaje prozesuan beharrezkoa den egituratzailearena barne)
– Errekurtsoak (materialak eta giza errekurtsoak)
o Nekazaritzan sorturiko bio hondakinen onartzea (bananaren hazkuntza) eta etxe jatorria duen bio hondakinarekin kudeaketa bateratuen analisia.
- Islako bizilagunei zuzenduriko sentsibilizazioe ta sozializaio kanpainen definizioa.
- Kudeaketa modelu berriaren inguruko DAFO matrize baten garapena
- Erabakitako alternatibaren inguruko balorazio ekonomikoa burutzea.
Dr. Ramon Plana eta Dra. Belén Puyuelo doktoreekin buruturiko lana izan zen La Palmako Cabildoarentzat.