Vermicanek etxean hondakinak bereiztu ahal izateko plastiko birziklatuzko kalitate handiko kuboak ditu, Ecoplast markakoak, Italian fabrikatuak.
Ecoplast kuboek diseinu erakargarri metagarriak daukate eta hainbat koloretan eta edukiera desberdinetan eskuragarriak. Vermicanek, Ecoplastekin batera, kalitate handiko diseinu praktiko batengatik apustatzen du etxeko sukaldean hondakinen gaikako banaketa errazteko asmoz.
Kubo metagarriak dira, sukaldean leku gehiago eduki ahal izateko, baina hala ere, aurreko irekierari esker erabili daitezkeenak.
Kolore ugari etxean hondakinak banatzeko kuboentzat
ECOPLUS kuboa bi produktu-gametan eskuragarri dago kolore konbinazioaren arabera.
Aukera bat kolore bakarreko kuboa da: horia, berdea, urdina, marroia edo grisa.
Eta bestea, bi koloretako kuboa izatea. Gorputza gris kolorekoa eta tapa eta kirtena frakzio bakoitzari esleitu ohi zaion kolorekoa izanik.
Edukiera aukera askodun kuboak
ECOPULUS kuboa edukiera ezberdinetan eskuragarri dago, beharren arabera.
Honela bada, sukaldeetarako parekabeak diren 7 litroko kubo txikietatik, 50 litroko handiagoetara bitartean aukeratu daiteke. Hau da, edukieran aukera handia, 7, 10, 20, 25, 30, 35, 40 eta 50 litrokoak daudelarik.
Deskargatu liburuxka hemen