Instalaciones_punto limpio_montbui_2020_Vermican (4)

Garbigune finkoek edo mugikorrek edozein biztanlek duen hiri hondakinen bilketa sistemaren osagarri izan beharko luke, hala nola kaleetako edukiontziena, atez ateko sistemena edota etxe edo auzokonposta sistemena.

Garbiguneak gainera, beste gizarte-dinamika batzuk eta ingurumenaren, ekonomiaren eta hondakinak murriztu eta kudeatzearen inguruko kontzientziazioa bultza ditzaketen instalazioak dira.

Garbigune finkoek edo mugikorrek edozein biztanlek duen hiri hondakinen bilketa sistemaren osagarri izan beharko luke, hala nola kaleetako edukiontziena, atez ateko sistemena edota etxe edo auzokonposta sistemena.
Gainera, otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinei buruzkoak (TEEH), bilketa-instalazioetan berrerabiltzeko prestatzera bideratutako guneak sortzeko betebeharra ezartzen du, eta hala, hondakin hori berrerabiltzeari lehentasuna ematen dio balorizatzearen edo ezabatzearen gainetik.

Instalaciones_punto limpio_montbui_2020_Vermican (3)

Hauek dira garbiguneen helburu nagusiak:

• Frakzio desberdinetako impropioak murriztea.
• Gainerako edukiontzien eduki-bolumena ahalik eta gehien murriztea, zabortegira bideraturiko hondakinen kudeaketagatik gutxiago ordaintzeko.
•Birziklapenaren kultura sustatzea herritarren artean.
•Herritarren sentsibilizazioa hobetzea, garbigunea prebentzioaren, berrerabileraren eta birziklapenaren erreferentzia-zentro gisa hartuta.

Puntu garbien arazo nagusiak

Baina erakunde batzuek, instalazio horiek izan arren, arazo batzuk dituzte:
•Gutxiegi erabiltzen diren zerbitzuak dira.
•Ezin dute beren gain hartu iristen zaien ekarpen-kopurua.
•Diseinu berria behar dute, hondakin-mota berriak edo herritarren ohitura berriak iristen direlako.
•Ez dira eraginkorrak haien kudeaketan.

Zalantza nagusiak puntu garbia sortzean

Beste erakunde batzuek ere, garbigunearen inplementazioa planteatzean, zalantza asko sortu zaizkie:

Instalaciones_punto limpio_montbui_2020_Vermican (6)

• Garbigune finkoak, mugikorrak edo biak?

• Zer hondakin mota bildu behar dira bertan?

• Langileen zein profil profesional behar dut? Lanpostuak sor ditzaket?

• Erabiltzeko zein hobari-sistema ezar dezaket?

• Sarbide mugatua eta autozerbitzu-sarbidea edo sarbide librea eta laguntza?

• Zerbitzuaren digitalizazioa aukerakoa da? Erabiltzaileak kudeatu, informatu eta leialtzeko dituen onurak

• Zer behar du garbiguneak 110/2015 Errege Dekretuak ezartzen dituen eskakizunetara egokitzeko, berrerabiltzeko prestakuntza-jardueretarako prestatu ahal izateko?

Finkoak edo mugikorrak

Faktore asko hartu behar dira kontuan garbigune instalazio finko bat, instalazio mugikor bat edo biak aukeratzeko. Populazioaren kokapen geografikoa, gehien sortzen diren hiri-hondakin solidoen tipologia, hondakinak sortzeko ohiturak… aztertu behar dira.

Puntu finkoek azpiegitura finko batean egin behar dute inbertsioa, eremu zabal batean, eta, oro har, ibilgailuek sarbidea izan behar dute ekarpenak edukiontzietan erraz egin ahal izateko.

Garbigune mugikorrek berriz, ibilgailu bat behar dute, herritarrei ezohiko hondakinentzako berariazko edukiontziak (AEEH, pilak, etab.) hurbiltzen dizkiena. Normalean, ibilbide bat ezartzen da udalerriko hainbat puntutan, aldez aurretik ezarritako egun eta ordu batzuekin eta aldez aurretik erabiltzaileei jakinarazita. Komeni da instalazioak agerian uztea, hondakinak hainbat edukiontzitan sailkatzen direla ikusteko, entregatzen diren unean bertan. Horrela, erabiltzailearen konfiantza sortzen da bereizketa-sisteman.

Instalaciones_punto limpio_montbui_2020_Vermican (5)

Balio soziala duten garbiguneak

Garbiguneak enplegua sortzeko aukera dira. Baina baita gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten edo beste gaitasun batzuk dituzten pertsonak ahalduntzeko espazioak ere. Horregatik, udal askok instalazio horien kudeaketa zailtasunak dituzten pertsonei lan-aukerak eskaintzeko lan egiten duten toki-erakundeei ematea erabaki dute.

Garbigunea, prebentziorako, berrerabiltzeko eta konpontzeko erreferentzia-zentroa

Garbiguneak oso tresna erabilgarriak dira prebentzio, berrerabilpen eta konponketa-jarduerak sustatzeko. Eremu horrek herritarrak erakar ditzake hondakinak murriztearekin edo tratatzearekin zerikusia duten beste jarduera batzuk egiteko.

Hala, mota horretako instalazio batek, hondakinak gaika biltzeaz gain, hondakinak prebenitu, berrerabili eta konpontzeko jarduerak egiteko balio dezake, adibidez, berrerabilpen-tailerrak, profesionalekin konponketa-jardunaldiak, eta konpostajeari buruzko erreferentzia zentro bat.

Garbiguneen digitalizazioa

Instalaciones_punto limpio_montbui_2020_Vermican (2)

Digitalizazioak zerbitzuaren kudeaketa errazten du, eta hainbat datu bildu eta biltzeko aukera ematen du:

Zerbitzua dimenstsionatzeko neurriak: hondakin mota bakoitza zenbat denboraz jasotzen den jakin ahal izatea, hau kudeatzaile pribatuei noiz eta nola emateko, lan-txandak ezartzea jende gehiago biltzen den ordutegiaren arabera…

Hobariak sortzea: Udalaren beste leialtze-programa batzuei lotuta edo ez, erabiltzailea identifikatzea eta instalazioaren erabilera identifikatzea.

Erabiltzailearen kontsulta: ordutegien eta ibilbideen informazio publikoa, garbigune mugikorrena, hobariena, eingo diren ekintza desberdinena…

Hala, garbiguneak hondakin desberdinen kudeaketa betetzeko premia gisa planteatu behar dira, baina ahaztu gabe, hauek beste potentzial bat ere dutela, hala nola, kultura iraunkorra, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa sustatzeko gune bihurtzea.

Instalaciones_punto limpio_montbui_2020_Vermican (1)

Puntu Garbi bat sortzeko faseak

Vermicanetik ondorengoa proposatzen dugu::

Garbigunetan hondakinak kudeatzeko egungo sistemaren analisia, sortutako hondakinen bolumena, lurraldearen ezaugarri geografikoak, hondakinen kudeaketari buruzko sentsibilizazio edo informazio-kanpainetako esperientzia zaharrak eta abar aztertzea.

Gaur egungo egoeraren diagnostikoa, honetarako:

  • Zerbitzuaren dimentsionamendua

Espazioaren diseinua (sarrera baskula batekin, edukiontzi berriak…)

  • Instalazio finko edo mugikorreko puntuak geografikoki kokatzea.
  • Kudeatzeko sistema digital onena ezartzea
  • Lanpostu-kopuruaren eta horien profilen beharra zehaztea
  • Informazio kanpainak diseinatzea instalazio hauen erabilera hobetzeko

Herri bakoitzeko errealitatera egokitutako ekintzen ezarketa:

  • Garbigunearen eraikuntzaren koordinazioa
  • Instalazioetako segurtasuna handitzea, lapurretak eta kalteak saihesteko.
  • Iristen diren hondakinen sailkapena optimizatzea. Sailkapen xeheago baten bidez, zenbait materialen salmenta-prezioa handitu daiteke balorizazioaren merkatuan.
  • Garbigunearen seinaleztapena eta informazio-elementuak hobetzea
  • Onartutako hondakin-motak gehitzea: edukiontziak eta hondakinak biltegiratzeko guneak hobetzea
  • Sarrera eta irteeren kontrola eta informazioa hobetzea (erregistroa)
  • Erabiltzeko hobarien sistema ezartzea
    • Erabiltzaileak handitu eta leialtzeko informazio-kanpainak ezartzea
    • Hondakinak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko prestatzeko jarduera berria ezartzea.
    • Hainbat objektu eta tresna (altzariak, arropa, etxetresna elektriko txikiak, jostailuak…) norberak konpontzeko eta trukatzeko espazio publikoak sortzea.
    • Biltzeko sistemetan mini garbiguneak, puntu garbi mugikorrak edo tamaina handiko hondakinen bilketa espezifikoak sartzea edo hobetzea, zerbitzua herritarrei hurbiltzeko.
    • Barneko edo kanpoko teknikarien eta abarren prestakuntza.