Lizitazio publikoak administrazio publikoaren jardueraren funtsezko ardatza dira, eta, ondorioz, sektore pribatuan eta oro har gizartean eragiteko ahalmena dute. Ingurumen-klausulak sartzea da adibideetako bat.
Administrazioekin elkarlanean gabiltza, udal hondakinak biltzeko eta kaleak garbitzekozerbitzuen lizitazioa prestatzeko programetan. Proiektuaren fase guztiak gauzatzen ditugu: zerbitzuen diagnosia eta aurreproiektua, preskripzio teknikoen agiria idaztea, baldintza administratiboen agiria, aurkeztutako eskaintzen puntuazioa eta kontrata berriaren ezarpenaren jarraipena.