Ingurumen-arloko egungo egoera eta eskakizun juridikoak eta arau-emaileak direla eta, eredua aldatu eta gaikako bilketari bultzada eman behar zaio. Ildo horretan, adibiderik argiena eta eraginkorrena atez ateko bilketa da, hau da, sortze-puntuaren aurrean bereizitako bilketa, aurrez ezarritako egutegi batekin, eta kalitatea kontrolatzeko aukera ematen duena, ekoizlearen erantzunkidetasunean eraginez.
Vermicanetik, herritarrentzako atez ateko sistemak aztertu, ezarri eta horien jarraipena egiten ari gara, bai hiri-hondakin solidoetarako, bai merkataritza eta hondakin industrialetarako, bai eta aztertutako frakzioaren ziklo osoa eta integrala kontrolatu eta gauzatzeko ere.
Gure azterlanek gaur egungo egoera aztertzen dute, etorkizuneko ezartzea modu optimoan dimentsionatzeko. Hauek dira faseak:
- Gaur egungo egoeraren diagnostikoa
- Lurraldekoa
- Urbanistikoa
- Hondakinen kudeaketa, bilketa eta tratamendua
- Lege esparrua
- Ezarpen estrategiaren definizioa
- Bilketa modeloaren ezaugarri basikoak (edukiontziak, maiztasuna, ordutegia …)
- Bilketaren dimentsionamendua
- Erabiltzaileen ezaugarriak
- Bilketa ibilbideak
- Bilketa denborak
- Baliabide materialak
- Giza baliabideak
- Bideragarritasun ekonomikoa
- Gastuak (inbertsiok, materialak, langileak, mantenimendua…)
- Sarrerak / Aurrezkiak
- Gastuen balantzea
- Ingurumen bideragarritasuna
- Gas isurien balantzea (Karbono aztarna)
- Emaitzak
- Kontrola eta jarraipena
- Udal ordenantzei buruzko alderdiak
- Beste alderdi batzuk (Komunikazio eta kaptazio estrategiak))
- Arrakastarako funtsezko faktoreak
- Hurrengo urratsak
Ezarpen azterketak osatzeko, arrisku-mapak, kokapen-mapak (edukiontziak, konpostagailuak), eragin eremuko mapak, bideragarritasun mapak (gradienteak, adierazleak) eta abar egiten dira, GIS tresnen bidez.
Lan teknikoa eta analitikoa egiteaz gain, landa lana egiteari (elkarrizketak, inkestak, bisitak …) garrantzi haundia ematen diogu. Ezinbestekoa da ingurunea ezagutzea, lurraldearen diagnosi egokia egin ahal izateko.
Erlazionatutako proiektuak
- Soraluzeko landa eremuko kimaketa hondarrak atez ate jasotzeko azterketa.
- Tui eta Baiona udalerrien atez ateko bilketaren azterketa.
- Sanxenxo udalerriaren atez ateko bilketaren azterketa.
- Santa Comba udalerriaren atez ateko bilketaren azterketa.
- Arteixo udalerriko sortzaile haundientzako atez ateko bilketaren azterketa
- Basauriko industrial guneetako atez ateko bilketaren azterketa