Notice: Array to string conversion in /var/www/vhosts/ecompostaje.com/httpdocs/wp-includes/class-wp-block.php on line 258

Jatorrian banantzeak aukera ematen du kalitatez birziklatzeko, eta, era berean, balio bat duten produktuak eta materialak erraustea eragozten du.

Biohondakinak udal hondakinen poltsaren pisurik handiena dira, eta, gainera, erraz deskonposatzen eta tratatzen direnez, arreta berezia merezi dute.

Vermicanen, udal hondakinen frakzio organikoa edukiontzietan (irekiak eta itxiak) edo etxeko eta auzoko konpostajearen bidez bereizteko lanean ari gara, baita landare-frakzioaren bilketa ezartzeko ere.

Gure azterlanek gaur egungo egoera aztertzen dute, lurraldean etorkizunean ezarrri beharreko hautabideak modu optimoan dimentsionatzeko. Hauek dira faseak:

  • Egungo egoeraren diagnostikoa
    • Lurraldea
    • Hirigintza
    • Hondakinen kudeaketa, bilketa eta tratamendua
  • Ezarpen-estrategiaren definizioa
  • Ezarpen berriaren ezaugarriak eta eskakizunak
  • Ezarpen berrirako irizpide tekniko eta ekonomikoak
  • Kostuen balantzea
  • Ezarpen kronograma
  • Beste batzuk (sentsibilizazio kanpainak, fiskalitatea, etab.)
  • Jarraitu beharreko hurrengo urratsak

Ezarpen-azterketak osatzeko, arrisku-mapak, kokapen-mapak (edukiontziak, konpostagailuak), eragin-eremuak mapak, bideragarritasun-mapak (gradienteak, adierazleak) eta abar egiten ditugu, GIS tresnen bidez. Landa-lana (elkarrizketak, inkestak, karakterizazioak …) lantzeaz gain, lan teknikoaz eta analitikoaz ere arduratzen gara. Ezinbestekoa da ingurunea ezagutzea, lurraldearen diagnosi egoki bat egin ahal izateko.

Array