Hondakinen sektorean eta biohondakinen sektorean erreferentea den enpresa gisa, ‘Gai organikoen gaikako bilketa duten hiri hondakinen kudeaketa ereduei sarrera emateko ikastaroa’ antolatu du Vermicanek, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Kataluniako Ingurumen Elkargoarekin elkarlanean.
Horrez gain, Gaztela eta Leongo Juntak antolatutako biltzarrean parte hartu dugu, eta, bertan, etxeko hondakin organikoak Gaztela eta Leonen konpostatzeko hautabideen sustapen azterketa egin dugu. Halaber, biohondakinen gaineko hainbat hondakin kudeatzeko Galiziako Xuntarekin ere lankidetzan dihardugu gaur egun.