Konposta egiten aditua da Vermican, eta esperientzia kontrastatua du, besteak beste, Nafarroako Hondakinen Kontsortzioan, Debagoieneko Mankomunitatean eta Debabarrena  Mankomunitatean, Basauriko Udalean eta Bizkaiko Arratiako Mankomunitatean arlo honetan eginiko lanengatik .

Guztira, milaka etxe konposta bisita egin ditu Vermicek, herritarrei eta konpostaren aldeko apustua egiten duten administrazioei laguntzeko.

ZERBITZU OSOA

Vermican etxeko konpostajearen ezarpen-proiektu guztiaz arduratu daiteke, ezarri aurretik egin beharreko azterketatik (azterketa sozio-demografikoa eta urbanistikoa), erabiltzaileen jarraipena egiteko bisita teknikoetara arte, eta baita ere sentsibilizazio eta kaptazio materialen kargu eginez.

PROTOKOLOA

Gure bisita protokoloak konposta esperientziaren jarraipen egokia egiten du, eta, aldi berean, administrazioaren ondorengo erabakiak hartzeko lagungarriak diren  datu asko ematen ditu: abandonuak, gorabeherak, konpostatze-prozesuaren datuak, familia-unitatea, etab.

TEKNOLOGIA

Informazio guztia teknikariek jasotzen dute, eta bertan geolokalizatzen dute, administrazioaren jarraipena errazteko. Gure teknikariek, haririk gabeko teknologiari esker, egunero bildutako datuak sartzen dituzte, administrazioko teknikariek ezarpenaren inguruko jarraipena egin dezaten. Vermicanek GISKOMP izeneko software bat garatu du, informazio hori modu grafikoan kudeatzen duena.