Udal zerbitzuen erabiltzaile guztiei informazioa behar bezala helaraztea funtsezkoa da sistema berri batek funtzionatzeko.
Gure jarduerak auzotarrei zuzenduta daude, hiri-konposta egiteko tokiko arduradunak, auzoko konpostajearen tokiko arduradunak (konposta-maisuak) eta udalerrietako kolektiboak (erakundeak, elkarteak, ikastetxeak …), mezua eta kasu bakoitzerako egokienak diren jarduerak egokituz. Ezarpen eta indartze kanpainetan Vermicanen esperientzia 2011. urtean hasi zen; ordutik, hitzaldiak, informazio-guneak, bisita pertsonalizatuak eta ekintza ludikoak egin baitira hainbat herrietan. Gure informatzaileek tresna digitalak erabiltzen dituzte datu-bilketa arintzeko eta administrazioaren aldetik jarraipena errazteko.