Enpresetan ekonomia zirkularraren ezarpena sustatzeko lankidetza publiko-pribatuko ekimena da, bai proiektu indibidualetan, bai lankidetzan.
Ekimen honekin zehazki hurrengoa bilatzen dugu:
Produktuen ekodiseinuaren berrikuntza areagotzea
Baliabideen edo isurien eskaera murriztea
Hondakinak murriztu eta kudeatu
Prozesu eta zerbitzuen eraginkortasuna hobetze
Vermicanetik ekimen honen parte bihurtzen gara, hondakinen kudeaketan duen ezagutza eta esperientziarekin lagunduz, baina baita gure produktuetan ekodiseinua aplikatzeko, gure auzo konpostagailuan adibidez.
Vermicanek ekonomia zirkularraren alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen duen atxikimendu manifestua sinatu du, hau da:
aldian-aldian gure egoera ebaluatzea,
informazioa partekatzea eta
proiektu indibidual edo kolektiboetan parte hartzea.